Ezpaleko aizkolarien ezezkoa, federazioaren proposamenari

Jon Ander De la Hoz.
2022ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Ezpal elkartean bildutako aizkolariek federazioarekin bat egin gabe segituko dute. Euskal Herriko Federazioak hirugarren mailako txapelketarako deialdia egin zuen iragan astean, baina elkarteko kirolariek ez aritzea hobetsi dute.

Batik bat, Sherpa Ai txapelketan aritu diren aizkolariek osatzen dute Ezpal elkartea. Tartean dira Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Eneko Otaño, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi, Txikia IV.a. Martxoaren 17an bilkura egin zuten federazioarekin. Aurrez, ohartarazpena jaso ei zuten, lau egunen faltan. Elkartekoak Hirugarren Mailako txapelketan aritzea zegoen proposamenaren oinarrian. Ezpalekoek adierazi dutenez, federazioari ezezkoa eman zioten bilera hura amaitzerako: «Erabaki horrekin, gaur egungo aizkolari onenak berriz ere maila gorenean ikusteko lau urte igaroko dira, gutxienez».

Aizkolarien hitzetan, federazioak ulertarazi du erabakia beraiekin hartu zutela: «Parte hartuko genuen esperantza saldu zuten». Horrez gain, salatu dute erabakia egun lehen mailan osatzen duten aizkolariek baldintzatu dutela. Ezpalekoek «berregituratze bat» egitea onetsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.