HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Waluk 2 : Bidaia handia'

Klima aldaketa

Idazlea: Emilio Ruiz. Ilustratzailea: Ana Miralles. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Ipar poloko urtze neurrigabea kezka iturri bilakatzen ari da. Aukera asko ditu Lurraren gehiegizko beroketaren sinbolo bihurtzeko, izotzaren desagerpenak sortzen duen metafora ahaltsua lagun.

Waluk komiki sagak kezka honi heltzen dio, ikonikotasun gutxiago ez duen hartz zuriaren bidez. Oraintsu kaleratu dute bigarren partea, bai pertsonaietan, bai gidoiaren salaketa ekologistan ere lehenengoaren jarraipena dena.

Hirurogeita hamabi orrialdeko obra da, etzana, tapa gogorrekin babestua, eta kalitate oneko paperean emana.

Ilustrazioari dagokionez, estetikoki zein teknikoki ofizioko lana da, irudi ikoniko eta figuratiboen bidez emana, nagusiki kolore paleta urdin-grisarekin, izotz-aldeetako istorio batean espero bezala.

Kontaketa anekdota xumea da, lehen obrak zeukan epika gabea, umorezko gag sorta baten kateamenduan oinarritutakoa. Izatekotan, agertzen duen ironiak ematen dio gatz apur bat kontaketari. Esaterako, gogoangarria da lera-zakurren eta hartzen arteko elkarrizketa.

10 bat urtetik aurrerako irakurlea gai ekologikoetan hausnarrean jartzeko egokia izan liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.