Sanferminak Iruñean. ERRESPETU INSTITUZIONALETIK

Etxabea salgai Iruñeko erdigunean

Ion Orzaiz -

2018ko uztailak 15
Mauka.eus webgunean ikusi dute iragarkia: Sanferminetako aukera paregabea! Behe solairuko apartamentu dotorea salgai Iruñean. Usurbil utzi eta Iruñera mugitzeko erabakia aspaldi hartua zuten Florenek eta Engraxik, baina erretiroaren hondarrek ez zuten alegrantzia handietarako ematen. Etxe horren prezioa, ordea, tentagarria da. Pentsatzeko modukoa: 80.000 euro. «Aldirietan egonen da, edota termitek janda?», galdetu du Engraxik mesfidati. Ezetz dio iragarkiak: «Hiriko auzorik esklusiboenean, Bigarren Zabalgunean, Karlos III.aren etorbidetik metro gutxira. Etxe monumentala, granitoz egina eta ongi zaindua. 180 metroko etxabea, 2.000 metroko eraikin baten barruan. Freskoa udan, eta neguan, berogailu sistema piztuta, epeltasuna etxe barruan gordetzeko diseinatua».

Floren eta Engraxi ezin sinetsita daude. «Non dago tranpa? Honek amarru bat izan behar du», dio gizonak. Birritan irakurri dute webguneko iragarkia, eta ez dute topatu susmagarria izan daitekeen ezer. «Ze arraio. Deituko dut», erabaki du Engraxik. «Probatzeagatik ez da ezer gertatuko». Etxeko telefonoa hartu eta iragarkian azaltzen den zenbakia markatu du. Doinu bat, bi doinu. Klik. Norbaitek hartu du hariaz bestalde. Salgai dagoen etxeaz galdetu du Engraxik. Hamar minutuz aritu da solasean. Eskegi eta irribarrez begiratu dio senarrari. «Bueno, zer esan dizute?!», galdetu dio Florenek, urduri. Dena kontatu dio Engraxik: «Eraikina Iruñeko Udalarena da. Orain hutsik omen dago, baina berriki garbitu dute. 2016 arte, familia bati alokatu omen zioten. Ez dut gogoan nola zuten izena... a bai! Sanjurjo!».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna