14 urteko zigor eskaria sexu eraso batengatik

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Gizon bat epaituko dute aurki Donostian, bere enpresa bateko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta. Fiskalak hamalau urteko zigorra eskatu du enpresariarentzat. Akusazioaren arabera, 2016ko apirilean gertatu zen erasoa, gizonaren lokal batean, emakumea bertan lanean hasi zenean: indarkeria erabiliz, emakumea sexu harremanak izatera behartu zuen. Fiskalak, kartzela zigor eskariarekin batera, urruntze agindua ezartzeko eskatu du, eta 12.000 euroko kalte-ordaina. Emakumea akusazio partikular gisa aurkeztu da epaiketan; hamabost urteko kartzela zigorra eskatu du, eta 20.000 euroko kalte-ordaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.