BAKARRIZKETAN

3.000 hildako, baina errudunik bat ere ez

RICCARDO ANTIMIANI / EFE

Miren Garate -

2014ko azaroak 23
1 Nor da Stephan Schmidheiny? Enpresari bat, duen dirutzagatik Suitzako Bill Gates ere deitu izan zaiona.

2Zertan aritu izan da? Schmidheiny sendiak kontrolatu du amiantoaren negozioa azken mendean, Eternit eraikuntza enpresaren bidez. Stephanek aitarengandik jaso zuen enpresa.

3 Zergatik da albiste aste honetan? Erromako kasazio epaitegiak baliogabetu egin duelako haren aurkako zigorra.

4 Zer zigor? Iaz ezarri zion Turingo epaitegiak, jakinaren gainean «ingurumen eta osasun hondamendia» eragiteagatik. Hemezortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen.

5 Hondamendia, zergatik? Italian 3.000 heriotza ingururen erantzule izatea egotzi zion. Eterniteko langileak edo fabriketatik gertu bizi zirenak dira hildako horiek. Schmidheinyk bazekien besteak beste pleurako minbizia eragiten zuela amiantoak, baina, halere, material horrekin lanean jarraitu zuen.

6 Zergatik baliogabetu du zigorra? Egozten zaizkion delituek preskribatu dutela esan du epaileak.

7 Oraindik ere negozioan dihardu Schmidheinyk? Ez, 1990eko hamarkadan laga zituen amiantoaren negozioak, Europan debekua erabakitzen ari zen garaietan.

8 Zer egiten du orain? Filantropoa da, hainbat erakunde eta argitalpen sortu ditu garapen iraunkorrari buruz, hitzaldiak eman ditu han eta hemen, eta aholkulari lanak egin nazioarteko erakundeentzat.

8 Badago beste aukerarik Schmidheiny zigortzeko ? Borondatezko homizidioagatik, baina hutsetik hasi beharko lukete biktimek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna