BAKARRIZKETAN

Uberri ez zaio gurpilik zulatu

JOERG CARSTENSEN / EFE

Xabier Martin -

2014ko azaroak 30
Finantzei erreparatzen dietenek harriduraz hartu dute Bloomberg-ek aste honetan Uber aplikazioaren inguruan eman duen datu bat: dagoeneko 28.000 eta 32.000 milioi euro arteko balioa du.

1 Taxien sektorearekin mundu osoan duen gatazkak ez al zion kalterik egin behar Uberri? Ika-mikak sona ekarri dio, antza, auto gidariak eta garraioa behar dutenak harremanetan jartzen dituen Internet bidezko aplikazioari. Hilabeteotako hazkunde izugarriari esker, milaka milioi gehiagoko tasazioa du.

2 Nola lortzen ari da? Finantzaketa handiagoa lortzeko egitasmo bat gauzatuko du laster, eta likidezia emaria uste baino arrakastatsuagoa sortzen ari da, Bloomberg-ek dioenez. Finantza zerbitzuen enpresak dio jadanik 28.000 eta 32.000 milioi euro artean balio duela aplikazioak.

3 Zein konpainiarekin pareka daiteke balioaren arabera? Kasurako, Facebookek 15,2 milioi euroan erosi du, aurten, Whatsapp arrakastatsua; bada, kopuru hori bikoiztu baino gehiago egingo luke Uberrek. Energia atalean, Repsol baino gehiago litzateke, eta, bankuei begira, Kutxabank halako bi.

4 Uberri ez zaio gurpilik zulatu, orduan? Ezta hurrik eman ere. T Rowe Price eta Fidelity funtsen ekarpenak lortu berri ditu, zabaltzen jarraitzeko. Jada 220 hiritan dago mundu zabalean.

5 Euskal Herrira ere iritsiko da? Baietz ematen du. Aurreko astean Niall Wass konpainiako lehendakariordea Bilbon egon zen, eta garbi utzi zuen «garapena» hedatzea beharrezkoa dela eta Bilbo ez dela «salbuespen bat».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna