ERREAKZIOAK

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
«Sortzaile moduan ezinegon moduko bat zuen: denbora guztian ari zen zerbait sortzen. Pertsona moduan, berriz, oso maitagarria zen. Maitasun handiarekin bizitzen zuen guztia. Zaila zen umore txarrez harrapatzea. Sagarroin elkarrekin aritu gineneko oroitzapen zoragarriak ditut, eta hitz ederrak baino ez ditut hari buruz esateko»

Miren Gaztañaga

Aktorea

«Sormenerako ikaragarrizko gaitasuna zuen. Lan ugari egin genituen elkarrekin, bai zineman eta baita musikan ere. Antzerki obra bat ere egin genuen, baita film labur bat ere. Ongi moldatzen ginen gure lan prozesuetan. Zinema aspalditik nahi zuen egin, eta pena dut beste ezer egin ez izana»

Ander Lipus

Aktorea

«Oso estimuan gintuen, eta gertutik jarraitu zuen gure ibilbidea. Bultzada handia eman zigun. Guretzat ispilu bat izan da. Jakin zuen gauza ezberdinak egiten gauzak horren estatikoak ziren garaian; aitzindaria izan zen. Sekulako talentua zuen, eta tamaina bereko ibilbidea egin zuen»

Imanol Ubeda

Musikaria

«Ze tipo alaia eta maitagarria. Ze pena. Estuturik handiena Fermin, Jabier eta Esti»

Anari Alberdi

Musikaria

«Bidea garbi egitea eta pertsona ona izatea dira bizitza honetan inportanteak diren gauzak bakarrak. Eta esango nuke berak lortu zuela. Guztiok izango ditugu berari buruzko oroitzapen onak: pertsona ona zen, maitagarria, eta alaia. Horrekin geratuko gara»

Karlos Osinaga 'Txap'

Musikaria

«Galerari aurre egin behar orain, bizitza triste eta ederra. Estimatua, mirestua eta maitatua #IñigoMuguruza. Kantuan jarraituko dugu, bai horixe!»

Berri Txarrak

«Musikari aparta zen, baina, batez ere, pertsona oso elegantea. Mundu guztia maitemintzen zuen bere izaerarekin. AEK-ko irakasle nintzela ezagutu nuen, Fermin anaiarekin batera. Ikaragarria zen, lagun bezala, musikari bezala... Gogoan dut beti gitarrarekin aritzen zela toki guztietan.»

Garbiñe Ubeda

Idazlea

«Iñigo, plazera eta ohorea zurekin kantuak eta oholtza partekatzea. Beti kantatuko duzu gure ahotik, beti dantzatuko dugu zurekin. Ez zaitugu ahaztuko #IñigoMuguruza #Begirunea»

Jon Maia

Bertsolaria

«Hau mina. Eskerrik asko denagatik Iñigo Muguruza. Besarkada handi bat familia eta lagunei»

Karmele Jaio

Idazlea

«Kortaturen bitartez ezagutu nuen. Hala ere, kontzertuak jotzen hasi nintzenean izan genituen lehen hartu-emanak. Emanaldi ostean agurtzera etortzen zen beti. Erreferente bat da niretzat»

Maite Arroitajauregi 'Mursego'

Musikaria

«Duela hilabete agurtzera hurreratu zitzaigun Moskuko jaietako bertso saioa egin eta gero, urtero legez. Musikari handia eta tipo bikaina. #begirunea

Igor Elortza

Bertsolaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.