Sortzen-ek D ereduaren aldeko kanpainak hasi ditu

2018ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Nafarroako «egoera ezberdinei» erantzuteko asmoz, D eredua, egun on dinamika jarri du martxan Sortzen elkarteak. Horiek horrela, aurrematrikulazio sasoirako hiru kanpaina jarri ditu abian elkarteak, denak ikasle euskaldunen eleaniztasunak sortuko duen hezkuntza ereduaren ingurukoak. «Euskara lau pareten artean ez geratzea» eta euskaldunek hizkuntza erabiltzea dute helburu kanpaina guztiek, Sergio Iribarren elkarteko eledunak adierazi duenez.

Izan ere, tokian tokiko beste bi kanpaina ere baditu martxan elkarteak. Sakanako herri eskolen aldekoa da horietako bat, bertako eskola bakoitzak egiten duen kanpainaren gehigarri ere badena. Hirugarren kanpaina, berriz, Haizea izenekoa da, euskarazko ereduko lerro berriak sortu diren herrietan garatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.