Europarlamentuko erakusketa batean izan da Puigdemont

2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Europako Parlamentuan izan zen atzo. Plataforma per la Llengua erakundeak katalanaren inguruan antolatutako erakusketa baten irekiera ekitaldian izan zen erbesteratuta bizi den politikaria; PDeCATeko Ramon Tremosa eurodiputatuak gonbidatuta sartu zen erakundearen egoitzara. Puigdemontek europarlamentuaren jarrera kritikatu zuen kazetarien aurrean; izan ere, duela hiru aste ukatu egin zioten han hitzaldi bat ematea: «Ekitaldi batzuk debekatzen oso ausartak zarete, eta, aldiz, oso koldarrak zarete eskuin muturrari edo faxismoari ateak ixteko garaian».

Europarlamentuak Vox alderdiari bihar hitzaldi bat emateko baimena eman izanaz ari zen Puigdemont. Katalunia, Espainiako eskualde bat izango da hitzaldiaren izenburua. ECR Europako Kontserbadoreak eta Erreformistak taldeko bi diputatuen eskaeraren bidez antolatu da ekitaldia. Iragan otsailaren 15ean, berriz, bertan behera utzi zuen Quim Torrak eta Carles Puigdemontek egitekoa zuten agerraldia, «segurtasun arazoak» argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.