Munta handiko lehia dauka gaur Osasunak Granadaren aurka

enaut agirrebengoa
2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Osasunak zortzigarren garaipena katea dezake gaur, Sadarren. Horretarako, baina, Granada menderatu beharko du, Bigarren Mailako liderra (18:00 Mov. Partidazo). Irabaziz gero, gorritxoek espainiarrak harrapatuko dituzte sailkapenean, eta beste urrats garrantzitsu bat egingo dute igoeraren lehian. Jagoba Arrasate entrenatzailearentzat, «pizgarri asko» ditu gaurko lehiak, eta Osasunak bere «bertsiorik onena» eman beharko du hiru puntuak eskuratzeko.

Nafarren teknikari ohi Diego Martinezek zuzentzen du egun Granada. Jada jarri dio bere zigilua, defentsako sendotasunak ezaugarritzen baitu Granada: hamabost gol besterik ez du jaso, beste inork baino gutxiago. Partida gutxien galdu duen taldea ere bada —hiru besterik ez—, baita bisitaririk onena ere, Albaceterekin batera —hemeretzi puntu batu ditu etxetik at—. Hortaz, hezur oso gogorra izango du aurrean Osasunak.

Nolanahi ere, nafarrak ere indar betean daude; etxean, batik bat. Hainbat talde indartsu pasatu dira. Guztira, Osasunak hamaika partida jokatu ditu etxean, eta horietatik bederatzi irabazi ditu, eta bi berdindu. Dena den, Arrasatek nahiago du euforia apaldu: «Sadarren dena erraza izan dela dirudi, baina ez da hala izan». Hogei jokalari sartu ditu deialdian; tartean, neguko merkatuan fitxatutako Rober Ibañez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.