KRONOLOGIA

2016ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Duela sei urte baino gehiago hasi zuten 'Bateragune auzia':

2009

2009-10-13. Arnaldo Otegi eta beste zortzi lagun atxilotu zituzten.

2009-10-16. Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta kartzelatu zituzten.

2011

2011-6-27. Epaiketa hasi zen.

2011-9-16. Otegiri, Diezi, Jacintori, Rodriguezi eta Zabaletari kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak —Diez hiru egunera espetxeratu zuten—. Amaia Esnal, Txelui Moreno eta Mañel Serra absolbitu egin zituzten.

2012

2012-5-10. Zigor epaia berretsi zuen Auzitegi Gorenak. Konstituzionalean jarritako babes helegitea ere atzera bota zuten gero.

2015

2015-10-11. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez aske gelditu ziren, zigorra osorik beteta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.