EAJ: «Pluraltasuna irabazita, irakurleak irabaziko lituzke»

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2014ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Babes osoa agertu dio EAJk Eusko Jaurlaritzaren irizpide aldaketari. «Bete-betean asmatu du Jaurlaritzak eraginkortasuna eta irismena irizpide gisa jarrita», adierazi du Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak. Haren ustez, sortutako «zalapartaren» ostean argi geratu da ez dela murrizketarik izan diru laguntzetan: «Ez da izan batere beherapenik». Gaineratu duenez, Jaurlaritzak «pluraltasuna» ere aintzat hartu beharko luke diru laguntzak emateko orduan, gizartean badagoelako uste bat BERRIA «ezker abertzalearen tresna bat» dela. «Pluraltasuna irabaziko balu, agian irakurle gehiago irabaziko lituzke», azpimarratu du. EAJkoaren ustez, BERRIAk, proiektu nazionala ez ezik, «mota guztietako jenderengana» iritsi eta «gizarte proiektu bat» ere izan beharko lukeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.