Musika. Apocalyptica

'Cell-O'

Diskoetxea: Silver Lining Music.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Jatorrira itzuli da Finlandiako Apocalyptica banda. 17 urte behar izan dituzte berriz ere disko instrumental bat argitaratzeko. Bi hamarkada bete dituen Plays Metallica by Four Cellos estreinakoari esker egin ziren ezagunak, eta gerora abesti instrumental propioekin ausartu ziren. Dena dela, ahotsak sartzeko tentazioari ezin izan zioten eutsi. Zorionez, Cell-O lanarekin euren bereizgarritasun instrumentala berreskuratu dute, txeloaren izaera klasikoa doinu gogorrekin uztartuta. Bederatzi pieza zoragarri konposatu dituzte entzulea unibertso harrigarri batean barneratzeko. Ashes of the Modern World ilun bezain aldakorra, Fire & Ice kontrastez beterikoa, Rise artelana eta Beyond the Stars espaziora bidaia dira euren originaltasunaren eredu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.