Haur eta gazte literatura. 'Basajauna'

Nor ohiltzen ari?

Idazlea eta ilustratzailea: Xantal Barneix-Elizagarai. Argitaletxea: Ikas.

2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Adi: Basajaunaren ipuin hau sorkuntza berria da. Ez da garai bateko ipuinen berridazketa gaurkotua: hartu dira dagozkion ezaugarriak —hala nola basa izaera eta itxura—, eta bost ekinaldi laburreko kontakizun bat eraiki da, egitura ziklikoa duena, azken irtenbidera arte.

Irakurriz jasotzen den kontakizuna da, irudiz erabat jantzita badago ere. Testuak eramaten du irakurlea, eta ilustrazioak aberasten, ñabartzen, edota emozioz indartzen du.

Proposamen naturazalea da, eta Basajaunaren erabilera aproposa, pertsonaia aberasten laguntzen duelako. Orobat, ipuina, hainbat irakurketa maila dituelarik, hausnar-bide aberatsa izan daiteke.

Testua euskalkian idatzia dago, euskara batutik urruntzeko premiarik ez dagoenean ere, oin oharrek salatzen duten gisan (testuan diroiat, oharretan dezakeat; batuan zezakeat).

Ezaugarri guztiek naturaren eta tradizioaren miresle den obra osatzen dute, iduriz iragana miretsiz geroaren eraiki nahiak pizteko. Alta, otsoen uxatzeko artzainak Basajauna behar duen gisan, euskarak txokokeriak urrun beharko ditu, irautekotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.