75. Musika Hamabostaldia

Kalakan eta Easo abesbatzaren kontzerturako sarrerak amaitu dira

Arantzazuko basilikan izango da emanaldia, gaur.Hiru saio daude programatuta Organo Zikloan: Deban, Azkoitian eta San Ignazio elizan

Erredakzioa
Donostia
2014ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Kalakan taldeak eta Easo abesbatzak gaur Arantzazuko basilikan (Oñati, Gipuzkoa) emango duten kontzerturako sarrera guztiak saldu dira (19:00). Hamabostaldiaren arduradunen esanetan, Arantzazuren bi aurpegiak erakutsi nahi izan dituzte: erlijiosoa eta euskalduna. Andoni Egañak bertsoekin gidatuko du saioa, eta Ana Belen Garciak organoa joko du.

Organo Zikloan hiru kontzertu daude gaurko programatuta: Thierry Escaich Azkoitiko Andre Mari elizan; Miren Urbieta, Jose Inazio Ansorena eta Koro Saenz Debako Andra Mari elizan, eta Ainhoa Zubillaga, Xabier Anduaga eta Gerardo Rifon Donostiako San Ignazio elizan (20:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.