Schachmannek lidergoa sendotu du Paris-Nizako erlojupeko etapan

Maximilian Schachmann helmugara iristen, atzo. SEBASTIEN NOGIER / EFE.
mikel rodriguez
2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Maximilian Schachmann alemaniarrak (Bora Hansgrohe) hagitz erlojupeko ona egin zuen atzo, Paris-Nizako laugarren etapan, eta lidergoa sendotu du. Soren Kragh Andersenek (Sunweb) irabazi zuen etapa, ibilbideko 15,1 kilometroak hemezortzi minutu eta 51 segundoan eginda. Sei segundoren aldea atera zion Schachmanni. Sailkapen nagusian Andersen paratu da bigarren, liderrarengandik 58 segundora. Hirugarren, berriz, Felix Grossschartner dago, Schachmannen taldekidea, minutu eta segundo bakarrera.

Lasterketan dagoen euskal herritarrak bakarrak, Peio Bilbao gernikarrak (Bahrain McLaren), bortzgarren bukatu zuen etapa, eta jardunaldi osoan harena izan zen zazpigarren kilometroan kokatu zuten erreferentzia puntuko denborarik onena, Schachmannek hura gainditu zuen arte. Etaparen bigarren zatian, ordea, Andersenek, liderrak, Kasper Asgreenek (Deceunicnk-QuickStep) eta Thomas De Gendtek (Lotto Soudal) aitzin hartu zioten Bilbaori. Bizkaitarrak denbora anitz galdu zuen bigarren etapan, eta 29.a da orain sailkapenean, hiru minutu eta 41 segundora.

Gaur, etaparik luzeena

Bortzgarren etapa jokatuko dute gaur, Gannat eta Lacote-Saint Adreren artean (227 kilometro, etaparik luzeena). Bigarren mailako mendate bat eta hirugarreneko hiru igoko dituzte; azkena, helmugatik 40 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.