Noiz sortua: 2015-05-17 00:30:00

Joseba Sarrionandiaren nazio deia ikertu du Joxe Azurmendik 'Jakin'-en

'Moroak gara behelaino artean?' saiakerako nazio ikuspegiaz idatzi du aldizkariaren 207. zenbakian.

«Irakurketa errazeko liburu zaila» dela dio
Joxe Azurmendi, <em>Historia, arraza, nazioa</em> liburua aurkezten.
Joxe Azurmendi, Historia, arraza, nazioa liburua aurkezten. GORKA RUBIO / ARP

Erredakzioa -

2015eko maiatzak 17
Joxe Azurmendi eta Joseba Sarrionandia batu ditu Jakin aldizkariak azken zenbakian, 207.ean. Moroak gara behelaino artean? saiakera liburuan (Pamiela, 2010) Sarrionandiak nazio kontzeptuaren inguruan egindako gogoetak aztertu ditu Azurmendik, Gai nagusia sailean. Idazle iurretarraren nazioaren ikusmoldearen atzean zer dagoen argitu nahian, Azurmendik berak iaz Ernest Renan pentsalari frantsesaren ideien inguruan plazaratutako saiakera hartu du makulutzat, Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk (Elkar).

Azurmendiren ustez, «esperimentu bat» egin du Sarrionandiak saiakerarekin, eta liburu harrigarria ondu du, «arazo zailei buruz liburu zail bat irakurketa errazekoa». Nazio kontzeptua, zuzenean jorratzen ez badu ere, orrialde gehienetan ageri dela deritzo pentsalariak. Haren ustez, idazleak ez du kontzeptu huts edo akademiko gisa hartzen, guztiarekin saretua baizik, esperientzia pertsonal eta kolektibotik pentsatua. Hori da, Azurmendirentzat, Sarrionandiak eskaintzen duen lehen lezioa: nazioarekiko dagoen arazorik behinena ez dela kontzeptuarena, sentimendu bat dela Sarrionandiarengan, hizkuntzaren arazoarekin muinetik bat egiten duena, eta literaturaren bidez azaldu ahal dena. Estatuaren kontzeptuari lotuta ere ageri da nazio hori. Eta, gainera, idazlearen nazioak humanitatearen kontzeptu bat dakar barnean, Azurmendiren irudiko.

Pentsalariak dioenez, norbera munduaren aurrean filosofia batekin paratzen da beti, eta Sarrionandiarena «garbi samar» geratu dela deritzo: «Izatearena baino gehiago, egitearen filosofia da. Zerbait zer da?, baino, zer ari da?, interesatzen zaio». Horren lekuko, Sarrionandiaren saiakeran jasotako esaldi bat jartzen du Azurmendik: «Ez gara moroak. Euskaldunak ere ez. Ezer ez garelako erabaki dezakegu zer nahi dugun izan, eta zer nahi dugun egin. Ez gara ezer, egin arte».

Gaiak sailean, unibertsitatean euskarazko ikerketa eta irakaskuntza zertan diren aztertzen duten bi artikulu daude: Ane Larrinagak eta Mila Amurriorena bata, Karmele Artetxerena bestea.

Kepa Enbeitari elkarrizketa

Kepa Enbeita Ealo kultur eragileari Lorea Agirre aldizkariko zuzendariak egindako elkarrizketa zabala argitaratu zuen Jakin-ek aurreko zenbakian, Historia bizia sailean. Enbeitak landutako bi alorri buruzko bi artikulu ere badira: Manex Agirrek Arabako euskalgintzaz idatzi du, Mixel Berrokoirigoinek Ipar Euskal Herriko nekazaritza sindikalismoaz.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna