GALDERAK

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Hasieratik beretik, Espainiako Gobernuko ordezkariek tantaka baizik ez dute eman Elhadji Ndiayeren heriotzari lotutako informazioa. Hauek dira auzia ulertzeko zenbait gako.

Zergatik atxilotu zuten Elhadji Ndiaye?

Bertsio ofizialaren arabera, poliziek «zerbait arraroa» sumatu zutelako haren gidatzeko maneran. SOS Arrazakeria, Africa United eta beste erakunde batzuen arabera, berriz, «beltza zelako». Segurtasun kameretako irudiek erakusten dute Ndiayek ez zuela ezohiko ezer egin gidatzen ari zela.

Drogak zeramatzan?

Ez. Ndiayeri ez zioten drogarik atzeman, eta analisiek frogatu dute ez zuela substantziarik kontsumitu. Hala ere, azalpen hori eman zuen Poliziak hasieran, eta hainbat hedabidek ere zabaldu zuten.

Non eta noiz hil zen?

Ez dago jakiterik. Espainiako Poliziaren arabera, General Chinchilla kaleko komisariara eraman zuten atxilotua, eta han konturatu ziren hilda zegoela. Alta, lekukoek grabatutako irudiek erakusten dute Ndiaye arrastaka sartu zutela furgonetara.

Zertan da auzia?

Epaitegian dira bi salaketa: bat, familiako kide batek aurkeztua; beste bat, SOS Arrazakeria, Africa United eta beste elkarte batzuek batera jarritakoa. Bost urteotan ez da aurrerako urratsik egin, eta aldeek ere ez dakite prozesua zer puntutan dagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.