Albistea entzun

Sagarduik ez du azalpenik emango Osakidetzari buruz

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Diputazio Iraunkorra ez biltzea erabaki du, eta, beraz, osasun zerbitzuko arduradunek ez dute egoerari buruzko azalpenik emango.

Rebeka Ubera, legebiltzarreko prentsa aretoan.
Rebeka Ubera, legebiltzarreko prentsa aretoan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2022ko uztailak 26

Osakidetzaren «arretaren kalitatea gero eta okerragoa» dela iritzita, Osasun sailburuaren, Osakidetzako zuzendariaren eta Osakidetzako asistentzia sanitarioko zuzendariaren agerraldiak eskatu zituen EH Bilduk iragan astean. «Espero dugu eskaera onartzea; bestela, arduragabekeria izango litzateke, eta errespetu falta gizartearekiko», Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Donostia ospitalearen aurrean atzo esan zuenez. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, baina, Diputazio Iraunkorra ez biltzea erabaki du, eta, beraz, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaitzako Osasun sailburuak ez du Osakidetzari buruzko azalpenik emango.

EAJk eta PSEk ez dute onartu eskaria, azalpenak ematea «premiazkoa ez delakoan». EH Bildurentzat, ordea, erabaki hori «errespetu falta bat» da osasun zentroetako langile eta pazienteengana.

Joan den astean, Uberak azaldu zuen zergatik eskatzen dutenOsasun Saileko arduradunek premiaz azalpenak ematea .

Batetik, esan zuen ospitaleetako larrialdietan saturazioa eragin duela lehen arretaren murrizketengatik jendeak larrialdietara jo izanak: «Haien jarduera %35 handiagoa da, herritarrek zailtasunak dituztelako lehen arretan kontsulta lortzeko».

Bestetik, azaldu zuen Eibarko ospitaleko bigarren solairua itxi izanak nola eragin duen Gipuzkoa osoan . Zumarragako, Mendaroko eta Arrasateko ospitaleetatik Donostiara bideratzen dituzte kirurgiak behar dituztenak, eta gero Donostiatik Eibarrera eramaten dituzte zenbait paziente, osatzeko. Orain ezin dira eraman hara, Uberak azaldu duenez. Ohiko ehunka kirurgia 180 egunetik gora atzeratzen ari direla ere salatu du.

Aurreko astetik hona ikusi duten bestea hauxe da: larrialdietan egunero 1.600 dei jasotzen ari dira, «eta hori kudeaezina da».

Gainera, Bidasoko ospitalean ez dago urologiako espezialitaterik, eta barne medikuntzakoak ari dira artatzen, Donostiako urologoek telematikoki lagunduta, Uberak esan duenez. Sukar hemorragikoak jota artatu duten gaixoari buruzko egoera ere salatu du: «Hona ekarri dute hemengo zerbitzuekin kontrastatu gabe, prestatu gabe geunden arren».

Irtenbideak eman beharrean indarrak «komunikazioan» jartzea egotzi dio Jaurlaritzari. Trebakuntza, planifikazioa, murrizketen alboratzea eta inbertsioa eskatu ditu Osakidetzarentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Adingabeen Sansoheta zentroa. ©Juanan Ruiz / EFE

Adingabeei sexu abusuak egiteaz akusaturiko hiruk akordioa egin dute Fiskaltzarekin

Edurne Begiristain

Hasi da Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sare bateko ustezko kideen aurkako epaiketa. Hamar pertsona daude akusatuta.

Frantziako Polizia Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz

Berria

23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. 

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Berria

Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Diario Noticias de Alava, Diario Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias de Navarra eta Gara egunkarietako zuzendarien agiri bateratua

Hendaiako atxikitze zentroa. / ©Bob Edme

Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...