BERRIAk laguntza «zentzuzkoa» behar duela uste du PSEk

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2014ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
PSE-EEk «harriduraz» hartu ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diru laguntzen irizpideetan egindako «muturreko aldaketak». Eraginkortasuna eta irismenakontzeptuek BERRIA egunkariarengan eragindako kaltea nabarmendu du Vicente Reyes legebiltzarkideak. Haren ustez, egokiagoak ziren Jaurlaritzak 2013. urtera arte diru laguntzetan erabilitako irizpideak, «esparru zabalera» heltzen diren eguneroko kazetak «bideragarri» egiten zituelako. Hala, ezinbestekotzat jo du izaera nazionaleko eta tokian tokiko hedabideen arteko bereizketa egitea etaBERRIA bezalako egunkari bati «zentzuzko» diru laguntza publikoa ematea. «Uste dut Jaurlaritzak gehiago lagundu beharko lituzkeela esparru orokorreko hedabideak, eta udalerrien esku utzi tokian tokikoen finantzaketa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.