Adingabe batek salatu du sexu erasoa egin diotela Bilbon, kalean

Atzoko protesta. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Peru Azpillaga Diez.
Bilbo
2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Kaleaneraso egin ziotela salatu zuen atzo emakume adingabe batek Bilbon. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, emakumeak azaldu du gizon batek eraso egin ziola goizeko 08:00etan, Prim eta Iturribide kaleetako eskaileretan; sexu ukituak egin zizkion. Udaltzaingoak ikerketa hasi du erasotzailea atxilotzeko.

Salaketaren berri izan bezain laster, Bilboko Udaleko taldeek gaitzespen oharra atera dute, eta horrelako erasoen aurka «ardura» hartzeko deia egin dute.

Bestalde, Santurtzin (Bizkaia) protesta egin zuten atzo, herrian salatutako sexu erasoa gaitzesteko. Emakume adingabe batek salatu du eraso egin ziotela maiatzaren 27an; Ibilaldia zuten egun hartan Santurtzin. Kasua sekretupean dago, baina, hedabide batzuen arabera, gizon adingabe bat akusatu dute. Santurtziko udal taldeek erasoa salatu dute. Ikastolen Elkarteko ordezkariek ere parte hartu zuten atzoko protestan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.