Bizkaian ikertzen ari ziren gaixoak ez du koronabirusa

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak ostiralean jakinarazi zuen duela gutxi Txinan ibilitako emakume bat ikertzen ari zirela koronabirusarekin kutsatuta zegoen argitzeko. Atzo arratsaldean, ordea, esan zuten ez zegoela birus horrekin erituta. Pneumonia du emakumeak, baina ez birus klase horrek eragindakoa.

Osasun sistemak halakoetarako ezarrita dituen «prebentzio, detekzio, jarraipen eta ekintza» sistemek ondo dihardutela gogoratu dute Osasun Sailetik. Oinarrizko garbitasun arau batzuk gogora ekartzea garrantzitsua dela ere esan dute; eskuak maiz garbitzea xaboi eta guzti, ahoa tapatzea eztula eta doministiku egitean, eta paperezko mukizapiak erabiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.