HIZPIDEAK

Kontakizuna eta eskubide urraketak

inaki petxarroman
@petxarroman
2022ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Euskal gatazkaren korapilo zaharrak askatzeko borondaterik ez zaie atzematen Espainiako erakundeei. Espainiako Estatuko Abokatutzak iragarri du helegitea jarriko diola Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Xabier Atristain euskal preso ohiaren auzian emandako ebazpenari. Izan ere, Estrasburgok Espainia zigortu zuen Atristaini konfiantzako abokatua aukeratzeko eskubidea galarazi ziolako.

Abokatutza beldur da, Terrorismoaren Biktimen Elkartearen tesiekin bat eginez, eskubide urraketa bera pairatu zuten dozenaka euskal preso ere aske utzi beharko ote dituzten, Atristain bezala. Tratu txarrak, inkomunikazioa... Euskal Herrian atxilotutako askori ezarritako salbuespen legedi antiterroristaren ohiko neurriak ziren. ETAren aurkako borrokak, nonbait, zilegi bihurtzen zituen zuzenbide estatuarekin bat ez zetozen erabakiak. Hori da Estrasburgok Espainiari hainbatetan gogorarazi diona.

Zuzenketa eta autokritika egin eta egindakoa aitortu beharrean, aurrera ihes egitea erabaki du Madrilek. Gehiago komeni zaio gatazkaren memoria lohitzen jarraitzea, «terroristen eta demokraten» arteko norgehiagokaren tesia ez dezan inork zalantzan jarri. Gatazkaren kontakizunaren borroka baita, orain, galdu nahi ez dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.