GAKOAK

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
COVID-19aren krisia ezin da argudio gisa erabili. Langile bat kaleratzeko, enpresek ezin dute esan arazo ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produktiboak dituztela alarma egoerak ezarritako debekuengatik —negozioak ixtea, konfinamendua...—.

Kontratu guztietan. Kaleratzeak debekatzeko erabakiak eragina du lan kontratu guztietan: finkoak, aldi baterakoak, praktiketakoak...

Enplegu erregulazioen kontrol handiagoa. Enpresek aurkeztutako txostenak berrikusiko dituzte lan ikuskariek, emandako argudioak errealitatearekin bat datozen ala ez ikusteko: zigorrak ezarriko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.