EBk eta Japoniak gaur sinatuko dute merkataritza ituna

2018ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Europako Batasunaren eta Japoniaren arteko merkataritza libreko ituna sinatuko dute gaur, Tokion. Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Juncker eta Kontseiluko presidente Donald Tusk Shinzo Abe Japoniako lehen ministroarekin elkartuko dira, Pekinerako bidaiaren jarraian. Joan den abenduan adostuta eta sinatu gab geratu zen merkataritza ituna izenpetzea da goi bileraren helburu nagusia. Batasunak egindako hitzarmen komertzialik handiena izango da, eta mugarria Japonia hazarazi nahi duen Abenomics estrategian. Hala, Bruselak merkataritza librearen aldeko mezu argia bidali du munduko hirugarren ekonomiarekin egindako akordio horren bidez, eta AEBen politika protekzionista gero eta oldarkorragoa den agertokian egingo du. EBk eta Japoniak munduko merkataritzaren %40 ordezkatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.