inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Izurri matxista

2022ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Hautsak harrotu ditu Herrialde Katalanetan, Sant Quirze del Valles herrian, Waka dantzalekuan adin txikiko neska batek salatu duen bortxaketa batek. Neskak salatu du bortxatu egin zutela, eta ez dela oroitzen gertatutako ezertaz. Hori bai, argi du bere borondatearen aurka eduki zuela sexua eraso ziotenekin. Zabaldu dituzten bideo irudietan 16 urteko neska ageri da sexu harremanak edukitzen adin nagusiko gizon batekin. Irudi horiek zabaltzea eta hedatzen laguntzea delitu bat izan daitekeela ohartarazi behar izan du Kataluniako Generalitateak, bolo-bolo barreiatu baitira sare sozialen bidez. Neskak eta haren familiak jarritako salaketa ikertzen ari dira, baina mugimendu feministak dagoeneko ohartarazi du dantzaleku horretan bortxaketaren kultura sustatzen dutela, eta ez dela gune segurua emakumeentzat. Sant Quirze del Vallesko Udalak ere eskatu du lokala ixteko.

Irudiei erreparatuta, ez dira gutxi neskaren hitza zalantzan jarri dutenak. Ohikoa da. Indarkeria matxistarekiko konplizitatetik gertuko epelkeriaz jokatzen duen sistema judizialaren jarrera ez ote dago hedabideetan aipatzen ari den eraso matxisten balizko hazkunde horrekin lotuta? Zaila da neurtzea, gizarte patriarkal batean egiturazkoa baita indarkeria matxista. Denborak esango du, ordea, ea botereko organo batzuetan direnen diskurtsoek, jarrerek eta ebazpen judizialekzerikusia duten izurri matxistaren olatu horrekin. Katalunian eta Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.