ERREAKZIOAK

2022ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
«Oso amaiera gogorra izan da, eta aurkari handiak nituen. Baina ondo ikusi dut neure burua, eta bete-betean esprintatu dut. Ikusi dut inor ez dela atera Alaphilipperen atzetik, eta ni irten naiz, eta irabazi egin dut. Oso pozik nago».
Daniel Felipe Martinez Ineoseko txirrindularia

«Oraindik ez dut ezer irabazi. Bi etapa oso gogor falta dira, eta aurkariek estutu egingo naute. Ez dakit nola izango den biharko [gaurko] amaiera. Ondo egoteak axola dit».
Primoz Roglic Jumboko txirrindularia

«Ihesaldietan sartzea da gure helburua, eta gaur [atzo] maila handiko batean sartu gara. Alde polita izan dugu, baina pena izan da ez iristea».
Mikel Iturria Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.