Angel Erro.
JIRA

ETB ikusi nahi dutenek

2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Berandu iritsi naiz Sergio Sayasen adierazpenetara, baina behin ikusita zerbait miresgarria dute, ezin baitituzu burutik kendu, ezin baitiozu irriari eutsi. Beraz, eta atzokoan ere euskara gaitzat hartu banuen ere, horri helduko diot gaurkoan ere, gehien irakurrien zerrendaren goiko postuetan sartzeko arriskua arrisku.

«Nafarrok ez dugu ETB [la ETB] ikusi nahi. Badakizue Nafarroan ETB nork ikusi nahi duen? Burmuinei reset egin nahi dietenek, telebistaren bidez doktrinatuz abertzaletasuna eraikitzeko asmoz; hizkuntzaz baliatzen direnek nafarrak zatikatzeko». Antza, nafarrak ez zatikatzeko bidea da euskararen legearen zonifikazioa. Antza, euskara sustatzeko bidea da euskara beti susmopean jartzea.

Berez, irria pasatuta, lastima ematen dit Sergio Sayasek, hain dago (telebistaz ari garenez) errealitatetik desintonizatuta. Gaur Iruñeko taberna ustez pijo batean nengoela, Angel Maria Pascual poetak dioenez hora indecisa batean, gizon bat sartu da «egun on, arratsalde on edo eguerdi on» agurra botaz. «Eguerdi on esan beharko» erantzun dio tabernariak, nire aurreiritzien harridurarako. Nik erdaraz eskatua nion. Sayas gaixoa, ez baitaki hainbeste aldarrikatzen duen Nafarroa hori fantasia hutsa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.