Errusiako Munduko Kopa

Danimarkak lehen aukera baliatu nahi du; Australiak, lehian segitu

Julen Etxeberria.
2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Antzeko lana egin zuten Danimarkak eta Australiak estreinakoan, baina oso bestelakoa izan zen lortu zuten emaitza: danimarkarrek 1-0 irabazi zioten Peruri, eta australiarrek 2-1 galdu zuten Frantziaren aurka. Aldea dago, beraz, baten eta bestearen egoeran: Europako selekzioa final-zortzirenetarako sailkatuko da gaur irabazita eta C multzoko beste partidan Peruk garaipena lortu ezean; Ozeaniakoak, berriz, ezin du berriro huts egin, galduz gero oso litekeena baita aurrera egiteko aukerarik gabe geratzea.

Estatistikak alde ditu Danimarkak: hamasei partida daramatza galdu gabe. Australiak, ordea, behin bakarrik irabazi du partida bat Munduko Kopa batean, 2-1 Serbiari duela zortzi urte.

Kvist ez da ariko, baina Knudsen prest dago jokatzeko. Australiarrek ziurrenik lehen partidako talde bera zelairatuko dute.

DANIMARKA-AUSTRALIA

Danimarka. Schmeichel; Stryger Larsen, Christensen, Kjaer, Dalsgaard; Schone, Delaney, Eriksen; Pione Sisto, Nicolai Jorgensen eta

Yurary Poulsen

Australia. Ryan; Behich, Milligan, Sainsbury, Risdon; Mooy, Rogic, Jedinak, Kruse; Juric eta Leckie.

Epailea. Antonio Miguel Mateu Lahoz (Herrialde Katalanak).

Lekua. Samara Arena (45.000 ikusle).

Ordua. 14:00 (Cuatro/Bein).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.