Eskuin muturraren eta polizien eraso ugari Katalunian

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Media.cat Herrialde Katalanetako hedabideen behategi kritikoak —Ramon Barnils kazetari taldeak sustatzen du— zentsuraren mapa osatzen du 2015etik, urtero adierazpen askatasunak eta informazio eskubideak jasaten dituen oztopoak aztertzeko asmoz. 2019an Herrialde Katalanetan adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea oztopatu zuten 476 gertaera dokumentatu zituzten; horietatik, 115 informazioaren profesionalen aurkako eraso fisikoak izan ziren. Behategiaren arabera, mehatxu, kolpe, larderia kasu eta lanaren galarazte gehienak poliziek egin zituzten —prozesu independentistaren sententziaren aurka izan ziren mobilizazioetan gertatu ziren horietako asko—. Bestetik, 2017tik hona, eskuin muturreko ideologia dutenek kazetarien aurka egin dituzten erasoak asko ugaritu direla adierazi du behategiak. 2021eko lehen lau hilabeteetan, zentsuraren mapan 61 kasu zenbatu dituzte; tartean, sei eraso fisiko eta 21 mehatxu eta oztopatze. Hilabete horietan gorantz egin dute eskuin muturrekoek kazetariei egindako erasoek. Eragina izan du Voxek Kataluniako bozen kanpainan parte hartzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.