NEURRI NAGUSIAK

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Sartu-irtenak. Debekatu egingo dute Nafarroatik irtetea edo Nafarroara sartzea, salbuespen hauekin: lanera joateko, unibertsitate ikasketak egiteko, senideak zaintzeko, edo mugitzea «ezinbesteko» duten beste arrazoi batzuk direla tarteko. Herrialde barruko joan-etorriak mugatzeko neurririk ez dute eman.
Ostalaritza. Ordutegia mugatu zieten joan den astean, eta erabat ixteko agindua izango dute ostegunetik aurrera: ateak itxita eduki beharko dituzte tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan. Ogia eta egunkariak saltzeko bakarrik ireki ahalko dute horretarako baimen berezia dutenek. Jatekoa ematen dutenek etxera eramateko aukera izango dute, baina 21:00ak arte.
Hotelak eta landetxeak. Ateak zabalik eduki ahalko dituzte hoteletan eta landetxeetan. Otorduak egiteko zerbitzua daukatenek aukera izango dute bezeroei jatekoa establezimenduan bertan emateko, betiere mahai bakoitzean gehienez lau lagun jartzen baldin badira, eta mahai batetik besterako segurtasun tarteari eusten bazaio.
Saltokiak. Ordutegi mugak ezarriko dituzte dendetan, baita kultur eta kirol ekitaldietan ere: 21:00ak baino lehen amaitu beharko dute jarduna, eta ordu horretarako kanpoan izan beharko dituzte bezeroak edo ikusleak. Merkataritza zentro handiei dagokienez, itxi egin beharko dituzte aisialdirako eremu guztiak, eta, beraz, erosketak egiteko soilik joan ahal izango da leku horietara. Apustu etxeak itxita egongo dira.
Familia eta lagunak. Leku publikoetan sei lagun baino gehiago biltzeko «debekua» ezarriko du gobernuak. Eremu pribatuan ere eragin nahi du, jende gutxiago elkartu dadin: «bizikidetza burbuilak» sortu beharko dituzte etxe berean bizi direnek, handik kanpoko harremanak mugatuta. Bakarrik bizi direnen eta menpekotasunak dituztenen kasuan hedatu ahalko da «burbuila».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.