EH Bilduk hizkuntza politikaren «kutsu liberala» kritikatu du

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2014ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
«Kezkatuta» agertu da Xabier Isasi EH Bilduko legebiltzarkidea diru laguntzen banaketarako irizpideetan izandako aldaketekin; baita «haserre» ere. Kritika zorrotza egin dio Isasik Eusko Jaurlaritzari, hizkuntz politika ikuspuntu «komertzialetik» baloratzen duelako eta, horrenbestez, «kutsu liberala» ematen diolako. EH Bilduren aburuz, lehentasunak aldatu beharko lituzke gobernuak, eta diru laguntzak emateko orduan «euskararen estatusa hobetzea» izan beharko luke helburu. Eztabaidaren erroetara jotzeko dei egin dio Isasik Patxi Baztarrikari: «Komunitate batek arriskuan ikusten badu bere idatzizko euskarazko egunkari bakarra, demokraziaren auzia dugu aurrean». Horiek hala, «malgu» jokatzeko esan eta ados jartzeko eskua luzatu dio EH Bildukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.