Erresistentziaren arrasto biziak

1936ko abuztutik irailera bitartean, gudariek tropa frankisten aurkako erresistentzia egin zuten Belkoainen, Adunan. Erabili zituzten obusak eta balak aurkitu ditu Aranzadik. Bideoa albistearen amaieran.
Indusketetan topatutako arrastoak erakutsi dituzte.
Indusketetan topatutako arrastoak erakutsi dituzte. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Laida Goiburu Agirre -

2019ko uztailak 12

Erresistentziaren arrasto biziak aurkitu dituzte: obusak, balak, kanoien aztarnak eta abar. 36ko gerran, gudarien eta frankisten arteko guda leku izan zen Belkoain mendia (Gipuzkoa). Adunatik pare bat kilometrora dago. Gazte talde bat indusketa lanak egiten ari da Aranzadi zientzia elkarteko kideekin batera, eta haiek aurkitu dituzte arrastoak. Aztertzen ari dira tropa frankisten aurkako erresistentziak zer mugimendu egin zituen. Artilleria eta lubaki lerroak jarraitzen ari dira hartarako.

Adunan gazteak egiten ari diren indusketa oroimen historikoaren inguruko programa baten parte da. Seigarren urtea dute Belkoain ingurua aztertzen. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, inguruko herrietako udalak dira bultzatzaileak: Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil.

Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusiak adierazi duenez, jakina zen errepublikanoek Belkoainen bi kanoi jarri zituztela gerra garaian, 1936ko uztailetik irailera. Inguru hori, ordea, tropa frankistek hartu zuten. Kanoiak Zizurkil aldera bideratu zituzten frankistek, han baitzegoen Azpeititik Kandido Sasetak antolaturiko gudarien erresistentzia. Orain arteko indusketetan, ordea, ez zuten aurkitu obus zatirik. «Baserriz baserri ibili gara galdezka, lur azpian ez genituelako aurkitzen», kontatu du Agirre Mauleonek. Herritar batek eraman ditu leku zehatzera: Angel Usabiagak. Aitak esanda zuen kanoien berri. Hainbat pieza aurkitu dituzte —atzo erakutsi zituzten batzuk—. Horietako batzuk lehergaiez beteta daude, baina, Aranzadiren arabera, ez dute arriskurik. Hala ere, metalak antzemateko gailu batekin ari dira indusketan.

Belkoaingoa «lehen erresistentzia guneetako bat» izan zen, Aranzadiko arduradunaren arabera; Azpeitiko Eusko Gudarosteko erresistentzia gunetik bidaltzen zituzten gudariak hara, tropa frankistei aurre egiteko. Ez dakite kopuru zehatzik, baina uste dute 1.000-1.500 pertsona ibili zirela inguruan. Urteotako indusketa lanetan lortutakoa goraipatu dute udalek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

<b>Konfinamendua.</b> Baionako karrikak hutsik, eta dendak itxita konfinamendu garaian. ©BOB EDME

Larunbatetik aitzina dendak irekiko dituzte Iparraldean

Maria Ortega Zubiate - Oihana Teyseyre Koskarat - Paulo Ostolaza

Jatetxeak ez dituzte urtarrilaren 20a aitzin zabalduko, baina ostatuentzako eperik ez dute eman. Madrilek aurreratu du etxeratzeko orduei eutsi nahi diela Eguberrietan

Makazaga eta Ormaetxea, Zabalganako eskolaren atarian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Euskaraz heztearen garrantzia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gurasoek umeekin euskaraz aritzearen garrantzia azpimarratu dute, nahiz eta leku batzuetan «zailagoa» dela aitortu. Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzte, hala nola beste gurasoekin.

Osasun krisiak nabarmen okertu du elbarritasunen bat duten pertsonen bizi kalitatea. ©LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU

Malkartsuago egin zaie bidea

Edurne Begiristain

Izurriaren bigarren olatuak areagotu egin ditu urritasunen bat duten pertsonen arazoak, oztopoak eta premiak. Koronabirusak «mendekotasun» handiagoa sortu die, eta bizi kalitatea «okertu». Egoitzetan dauden mendeko pertsonak «salbuespen egoeran» bizi direla ohartarazi dute.

Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, atzo, <em>Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak</em> saioan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten

Irati Urdalleta Lete

Euskalgintzak eta feminismoak elkarri eman diotenaz eta oraindik egiteko dagoenaz aritu dira Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, 'Euskara eta feminismoa bidelagun' zikloko azken mahai inguruan. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.