Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Adostasunak

2023ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Kontseiluak «euskararen kontrako oldarraldi judiziala» deitu dio auzitegietatik datorren erabaki saldoari. Idurre Eskisabel idazkari nagusiak argi du auzitegiak erabiltzen ari direla «politika egiteko», eta hori oso larritzat jo du. Epaileek badute zer esana horretan, noski, baina baita gai horiek auzitegietara eramaten dizutenek ere. UGTren salaketa batean du abiapuntua atzo irmo egin zen epaiak. Gasteizko Administrazio Auzitegiak Arkauti behartu du bi hilabeteko epean euskarazko B2 maila ez egiaztatzeagatik baztertutako udaltzain hautagaiak berriro ere hartzera. Udaltzainak. Teorian behintzat herritarrengandik gertuen dauden poliziak. Baina nola egongo da bere hizkuntza hitz egiten ez duen herritarrarengandik gertu polizia bat? Bestela ere zail den lana ez du errazago egingo horrek. Eta, noski, lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak bereizten ditu. «Bizikidetzaren», «berdintasunaren» eta «demokraziaren» onerako izango da euskararen normalizaziorantz egindako urrats bakoitza, Eskisabelen iritzian. Eta esan gabe doa, kontrara, auzitegien erabaki hauek bizikidetzaren, berdintasunaren eta demokraziaren kalterako direla. Beharko dira bai adostasunak, euskalgintzatik «aparte xamar» ez ezik, urruti daudenekin ere. Gertukoenekin hasi, urrutien daudenengana iristeko. Errespetua ere demokraziaren zutabe oinarrizkoetako bat baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.