ARERIO NAGUSIA. Moncef Marzuki

Erbestetik, presidente kargura

mikel rodriguez
2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Erbestearekin lotura estua du Moncef Marzukiren biografiak (Grombalia, 1945). Bera haurra zela lortu zuen Tunisiak independentzia. Familia erlijioso batean jaio zen, eta, aita Salah ben Yussefen aldekoa zuelako (Habib Burgiba presidentearen arerioa), Marokon erbesteratu ziren. Han bigarren hezkuntza bukatu ondoren Frantzian egin zituen medikuntza ikasketak —neurologoa da—.

1979an bukatu zuen lehenbiziko erbestealdia. Susako unibertsitatean postu bat lortu zuen, eta, pixkanaka, militantzia politikoari ekin zion. Tunisiako Giza Eskubideen Ligako presidente hautatu zuten 1989an. Zine el-Abidine Ben Ali presidentearen kritiko entzutetsua bihurtu zen orduan. 1991n, gobernuak Ennahda alderdi islamistaren aurka hasitako kanpaina kritikatu zuen, eta islamisten gertuko izatea egotzi zion erregimenak. 1994an presidentegai izaten saiatu zen Ben Aliren aurka, eta ordutik gobernuak areagotu egin zuen Marzukiren aurkako presioa. 2001ean CPR Errepublikaren aldeko Biltzarra sortu zuen, baina politikan parte hartu ezinik, Frantzian erbesteratu zen. 2011n itzuli, eta parlamentuak trantsiziorako presidente hautatu zuten. Ordutik, Ben Aliren gertukoen kritikak ez ezik, ezkerrarenak ere jaso ditu islamistekin duen harremanarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.