Milioi bat euroko «konpentsazioa» Guggenheim-i

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
«Krisi ekonomikoaren» ondorioz, 2013. eta 2016. urteen artean, diru laguntza txikiagoa eman zion Eusko Jaurlaritzak Bilboko Guggenheim museoari, eta, ordukoa «konpentsatu» nahian, milioi bat euroko laguntza gehigarria bideratuko du orain. Aurten museoari eman dizkioten 5,4 milioi euroei gehitu behar zaio, beraz, atzo onartutako kopurua. Horrez gain, museoak eta bilduma pribatuak laguntzeko, 700.000 euroko diru poltsa ere egokitu dute. Jaurlaritzaren esanetan, iaz 25 museo, kultur zentro eta eragile lagundu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.