Van Vleutenek dena du alde gaur hirugarren aldiz Italiako Giroa irabazteko

Julen Etxeberria.
2022ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da Italiako Giroa, Paduan (Italia), eta, ezusteko handia gertatu ezean, Annemiek van Vleuten (Movistar) igoko da podiumaren koskarik gorenera. Hori eginda, herbeheretarrak hirugarrenez irabaziko du lasterketa: 2018ko eta 2019ko garaipenei aurtengoa gehituko die.

Van Vleutenek ia bi minuturen aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari: Marta Cavalli italiarra (FDJ). Sei minututik gorako abantaila du, berriz, hirugarren sailkatuarekiko: Mavi Garcia kataluniarra (UAE). 90 kilometroko etapa da gaurkoa, ia laua. Hirugarren Mailako mendate bat besterik ez du, baina gailurretik helmugara ia 70 kilometro daude.

Atzo izan zuten Van Vleutenen aurkariek azken aukera hura estu hartzeko. Cavallik bakarrik egin zuen, baina 21 segundo bakarrik kendu zizkion. Bigarren sailkatu zen etapan. Kristen Faulker estatubatuarra (BikeExchange) izan zen irabazlea, ihesean. Bigarren garaipena du: aitzinetapan ere hura gailendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.