Koronabirusa

Ziegan gelditzea onartu diete bi euskal presori

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Marixol Iparragirre eta Lola Lopez Brievako (Espainia) espetxean dauden euskal presoek, koronabirusaren gaitza dela eta, ziegatik ez irteteko eskaera egin zioten herenegun kartzelako zuzendaritzari, eta horrek onartu egin die eskaera. Telefonoz deitzera baino ez dira aterako ziegatik —COVID-19arengatik, astean lau dei gehiago dituzte orain: hamabi denera, zortzina minutukoak—. Jatekoa bertara eramaten diete. Iparragirreren eta Lopezenmoduluan dauden beste bi preso sozial ere ziegan geratuko dira; aldiz, beste hirurek ez dute neurri hori eskatu.

Gorka Fraile euskal presoa, berriz, apirilaren 5era arte etxean egongo da, Iruñeko kartzelara joan gabe. Urte hasieran, hirugarren gradua eman eta Nafarroako hiriburuko kartzelara ekarri zuten, eta, geroztik, egunez kalera atera ahal da. Koronabirusaren krisiagatik, Espainiako Barne Ministerioak erabaki du hirugarren graduan dauden presoak ez direla oraingoz espetxera itzuliko. Gobernuak asteon beste bi astez luzatuko du alarma egoera —apirilaren 12ra arte—, eta ikusiko da Fraileri ere etxean egoteko epea luzatuko dioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.