Arrauna

Oriok erabakita utzi nahi du Euskotren liga asteburuan

Hondarribian lehiatuko dira gaur Euskotren eta Eusko Label ligetako hamasei ontziak

Mikel O. Iribar.
2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Azken txanpara iritsi da Euskotren liga, eta Oriok, lau jardunaldiren faltan, ia bideratua du lehiaketa. Sei puntura du Donostiarra bigarren sailkatua, eta, asteburu honen amaieran oriotarrek Torrekua ontzia zortzi puntura utziko balute, matematikoki ligako garaile izango lirateke, baldin eta azken bi estropadetan gutxienez puntu bana lortuko balute. Hori erdiesteko, gaur egin beharko dute lehen urratsa, Hondarribian (ETB1, 17:40).

Eusko Label ligakoak 18:00etan hasiko dira. Sailkapenaren goialdean, oso estu daude gauzak: Urdaibai doa buruan, baina Santurtzi, Donostiarra eta Orio gertu ditu. Soilik lau punturen barruan daude lehen lau ontziak. Itsasoak jarriko du ontzi bakoitza bere lekuan. Olatuen tamaina metro eskas izango dela iragarri dute, eta haizeak ipar-mendebaletik joko du.

KAE eta ETE ligak

Getarian jokatuko dituzte KAE1 eta ETE ligetako estropadak (12:00). KAE2 ligako taldek ere, Getarian ariko dira, 18:00etan.

ETE ligan, Tolosaldea da lehen postuan; zortzi puntura du San Juan. Gizonezkoen lehen mailan, berriz, Pedreña da buruan, eta bost puntu ateratzen dizkio San Pedrori. KAE 2 ligan, Castro doa aurrena, eta puntu bakarrera du Lapurdi.

Bestalde, aste honetan Urdaibairen egoitzan baimenik gabe sartutako pertsonaren kasuan, Bermeoko taldeak jakinarazi zuen «pertsona horrekin eta haren klubarekin» izandako kontaktuen ostean, bertan ahaztuta utzitako kartera Bermeoko udaltzainen esku utzi dutela, jaso dezan. «Pauso honekin itxitzat eman nahi dugu kontu desatsegin hau, eta era honetako gertakariak arraunean ez errepikatzea espero dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.