HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Txakur handiaren bidea'

Aseezinentzat

Idazlea: Emilio Ruiz. Ilustratzailea: Ana Miralles. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

2019ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Ez da luze joan Walluk bildumako bigarren abentura argitaratu zenetik, eta dagoeneko kalean dugu hirugarrena.

Pertsonaia eta paisaia berdinetan doaz, oraingoan ere, gure heroiak, hartz zuri bikote sinpatikoa.

Abentura abiatzen da aurrekoan utzi genuen leku hartantxe bertan: Waluk eta Eskimo aurrera doaz, atzean utzita Valkia eta haren bi kumeak. Pertsonaia berri gutxi agertzen dira, eta denak bigarren mailakoak dira, gertakariei logika jarraitzeko justuak, nolabait esatearren.

Mezua eta tonua ez dira aldatu, baizik eta garatu. Irakurleak sakonduko du gizaki modernoaren kontraesan eta miseriak zein handiak diren ikusten, animaliek euren sena eta erritu zaharrak erakutsiko dizkigute, teorian eta praktikan, zeren Tuhis zakur erraldoia, zakur guztien babesle eta aitzindaria, adi baitago...

Tramaren zer-nolakoak gehiago argitzeke, merezi du azpimarratzea ez dela erraza euskaraz halako kalitatea (eta iraupena) duten komikiak argitaratzen ikustea. Batik bat trantsizioan dauden irakurleentzat, haur literaturak eskaintzen duen komikigintza gaindituta, zerbait gehiago nahi duten irakurle aseezin maitagarri horientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.