GAKOAK

2018ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Immatrikulatzearen definizioa da ondasun bat lehenengoz sartzea jabetza erregistroan.

1. Araudia. 1946ko Espainiako Hipoteka Legeak aukera eman zion Eliza Katolikoari titularrik ez zuten ondasunak bere izenean erregistratzeko, gurtza espazioak salbu. 1998an ,Aznarren gobernuak gurtza lekuak ere sartu zituen legean. 2015ean, araudia aldatu, eta immatrikulazioa egiteko aukera ukatu zioten Elizari.

2. Prozedura. Erregistroa egiteko nahikoa zen tokian tokiko apezpikuaren ziurtagiri bat, ondasuna Elizarena zela esanez.

3. 1.612 ondasun Hego Euskal Herrian. Ez dago Elizak bere izenean erregistratutako ondasunen behin betiko daturik. Datu ez-osoen arabera, Nafarroan 1.087 ondasun dituzte erregistratuta; Gipuzkoan, 388; Araban, 72; eta Bizkaian, 65.

4. Askotariko ondasunak. Elizak eta baselizak dira nagusi immatrikulatutakoen artean, baina bestelako tokiak ere erregistratu dituzte: lursailak, etxeak, lokalak, hilerriak, santutegiak, kaperak, santutxoak, plazak, kirol tokiak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.