Amaiurrek hogeiak atxilotzeko exijitu dio Espainiari

2014ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak Argentinako justiziari obeditzeko eta frankismoko krimenengatik auzipetutako hogei lagunak atxilotzeko exijitu dio Espainiari. Atzo Bilbon egindako adierazpenetan, Iñarrituk adierazi zuen «albiste positiboa» dela Maria Servini epaileak emandako agindua, horri esker «frankismoko inpunitatea amai» daitekeelako.

Bestalde, Iñarrituk Espainiari eskatu dio ez dezala «oztoporik» jar, «Billy el Niñoren kasuan egin zuen bezala». Frankismoa eta frankistak «babesten» dituela salatu du, eta trantsizioa hausturarik ekarri ez zuen «iruzurra» izan zela.

Amnesty Internationalek, halaber, bat egin du auzipetuak atxilotzeko eskaerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.