Euskal Herriak bi ordu eremu izango al ditu?

Berria -

2018ko irailak 1
Ordutegi aldaketaren gaineko auziak beste eztabaidagai bat sortu du Euskal Herrian. Ordu eremuen aukeraketa estatu bakoitzaren menpe dagoenez, Espainiako Atzerri ministro Josep Borrellek esan du ez duela baztertzen Espainia beste eremu batean sartzea, ┬źherrialdeari dagokion posizio geografikoarekin bat egiteko┬╗. Hori onartuko balitz, Europa Erdialdeko ordu eremua utzi, eta mendebaldekoa hartuko luke Espainiak, Londres edo Lisboarekin bat egiteko. Europa Erdialdeko ordu eremuan dago Frantzia ere, baina ez dirudi aldatzeko asmoa duenik.

Hortaz, Espainiak aldaketa bultzatuko balu, Euskal Herria bi ordu eremutan zatituta geldituko litzateke.