Klima plana aurkeztu du Euskal Elkargoak

2018ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Trantsizio energetiko eta ekologikoen Klima Plana aurkeztu du Euskal Elkargoak. Energia gutxiago eta energia berriztagarriak erabiltzeko apustua egin nahi du arlo anitzetan. Lehen urrats gisa, Ipar Euskal Herriko diagnostiko partekatu bat eginen du eragile sozialen laguntzarekin.

Bost helburu ezarri ditu: berotegi efektuak eragindako gasen isuria murriztea, klima aldaketetara egokitzea, energia kontsumoa apaltzea, berriztagarriak sustatzea, eta airearen kalitatea hobetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.