Palacios hiltzeaz erruduntzat jo dute bi ertzainek haren bikotekidea

Erredakzioa
Bilbo
2018ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Aranzazu Palaciosen hilketari buruzko epaiketa egiten ari dira egunotan Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak eta akusazioek 20 eta 25 urte arteko kartzelaldia eskatu dute haren bikotekidearentzat. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu du, emakumea «era naturalean» hil zelakoan. Atzoko saioan, ikerketaz arduratu ziren bi ertzainek deklaratu zuten, eta erruduntzat jo zuten Palaciosen bikotekidea: «Ez dugu beste hipotesirik planteatzen. Etxean ez zegoen beste inor, sarraila ez zuten behartu, eta biktimak ez zuen bere burua defenditu». Aurretik ere, X.Z. akusatua indarkeria matxistagatik kondenatua izan zela aintzat hartu dute ertzainek.

Bestalde, Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako auzian, herri akusazio gisa aurkeztea «aztertuko luke» Donostiako Udalak, biktimetako batek hala eskatuko balu. «Ez dugu aukera hori baztertu. Oraingoz, baina, inork ez du udal zerbitzuetara jo», azaldu zuen atzo Eneko Goia alkateak. Goiak berretsi egin zuen edozein sexu abusu edo erasoren aurrean udalak «erabateko gaitzespena» erakutsiko duela, eta biktimei laguntza eskainiko diela «eskura dituen baliabideekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.