Irudia. Donostia

Peio Aldazabalen omenezko butaka

JON URBE / FOKU.
2018ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Euskadiko Filmategiaren sustatzaile nagusia ez ezik, Peio Aldazabal haren lehenengo zuzendaria ere izan zen, eta, atzo, filmategiak aitortu egin zion euskal zinema berreskuratzen egindako lana. 40 urte bete ditu aurten Euskadiko Filmategiak, eta hori ospatzeko ekitaldien barruan antolatu zuten atzoko omenaldia. Atzotik, haren izena darama Donostiako Tabakalerako zinema aretoko besaulki batek. Saio hartan, Kimuak programaren barruko sei lan labur ere eman zituzten, hainbat ediziotako epaimahaikideek hautatuak. Horrek protestak ere eragin ditu azken egunetan, horien artean ez baitago emakumezko zuzendariek egindako lanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.