Gobernu osaeraz adostasunik ez

«Ez dugu bat egiten Nafarroako Gobernuaren ikuspegi presidentzialista batekin», esan du Sortuk

Erredakzioa
Iruñea
2015eko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak Nafarroako gobernu programa hitzartu dute, baina oraindik ez gobernu osaera, eta ikuspuntu desberdinak dituzte. Uxue Barkos Geroa Bairen presidentegaiaren proposamenarekin ez dago ados EH Bildu koaliziokide Sortu. «Ez dugu bat egiten gobernuaren ikuspegi presidentzialista batekin», esan du Pernando Barrena Sortuko eledunak Euskadi Irratian. «Teknikoek gidatutako gobernuaren» planteamenduarekin ere ados ez daudela jakinarazi du Barrenak.

Barkosek proposatu du kontseilariek ez dutela kargu organikorik izan behar alderdietan, eta foru parlamentari ere ezin direla izan. Halaber, esan du alderdi bakoitzak Geroa Bairekin negoziatu behar duela kontseilariaren izendapena. Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak egunotan adierazi du gobernu egituraz bestelako iritzi bat dutela, baina akordiorako tartea ikusten duela.

Hilaren 20an izango da lehendakaria hautatzeko saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.