Gorenak atzera bota du Trumpek asiloez hartutako erabakia

2018ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Auzitegi Gorenak baztertu egin du etorkin papergabeei asiloa ukatzeko Donald Trump presidenteak joan den azaroaren 10ean sinatutako dekretua. Immigranteen aurkako hainbat ekinbide bultzatu ditu Etxe Zuriko maizterrak karguan denetik, baina auzitegiek horietako asko bota dituzte atzera.

ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunak jarritako salaketa bat onartu ondoren, San Frantziskoko magistratu federal batek joan den azaroaren 19an blokeatu zuen neurria, kautelarki. Washingtonek helegitea jarri zion erabaki horri, baina Gorenak atzera bota du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.