Donostiako 68. Zinemaldia. Irudia

Jendetzarik gabeko Zinemaldia

JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Ezohiko irudia eman zuen atzo Donostiako Zinemaldiak. Woody Allenen Rifkin's Festival-en goizeko emanaldiarekin hasi zuen aurtengo bidea jaialdiak, eta ohikoa ez den baretasun bat nabari zen Kursaalaren kanpoaldean. Aretora sartu behar zuten ikusleek ere ez zuten ilara luzerik sortu. Ezberdina da aurtengo Zinemaldia, eta hori nabarmena da Kursaalaren kanpoaldean, baina baita Maria Cristina hotelaren inguruetan ere. Iritsi, iritsi ziren hainbat aktore eta zinemagile atzo Donostiara, baina ez zeukaten inor zain sinadura edo selfie eske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.