Donostiako 68. Zinemaldia. Irudia

Guadagnino: «Zinemak astindu egin behar zaitu»

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2020ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Aurtengo Zinemaldiko epaimahaiburua da Luca Guadagnino zinemagile italiarra, baina bere lan berria ere aurkeztu du Sail Ofizialean, lehiaz kanpo. We Are Who We Are telesaila zortzi ataleko «film baten gisan kasik» ondu duela adierazi zuen atzo eginiko agerraldian: «Istorioak kontatzea maite dut; ez dut zertan neure buruari mugarik jarri». Zinemaz duen ikuspegia ere azaldu zuen: «Zinemak zirrara sortu behar du publikoarengan, eta ideiak aldatzeko behar ezeroso eta etengabe bat. Ez dut ulertzen zinemara distraitzera doala dioen jendea; zinemak astindu egin behar zaitu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.